Latest Entries »

Ordenagailuaren zatiak

Ivoox

Ir a descargar
Ir a descargar
Ir a descargar
Ir a descargar

Los vídeos de Vodpod ya no están disponibles.

Los vídeos de Vodpod ya no están disponibles.

Futbolari buruzko inkesta

2010 eko maitzan Kataluniara joan ginen, Espainako txapelketaren semifinala jolasteko. Semifinaletara iritsi ginen. Euskal selekzioa oso gutxitan iritsi zen hain hurrunera. Talde oso ona geneukan, baina hiru taldeetatik zailena tokatu zitzaigun. Katalunia, Murtzia eta Galizia zeuden semifinaletan, eta guri Kataluniaren aurka jolastea tokatu zitzaigun. Denek esaten zuten gure partidua final bat balira bezala zela. Partidua baino lehen bideo hau jarri ziguten motibatzeko:

Partiduaren hasieran ondo hasi ginen. Oso ondo jolastu genuen lehenengo zatia. 0-1 gindoaz irabazten, baina arbitroa Kataluniarra zen, eta penalti bat pitatu zuen gure kontran. Bigarren zatia ez genuen hain ondo jolastu, eta 5 minututan bigarren gola sartu ziguten. 2-1 gindoaz eta falta bat bota ondoren, beraien porteroak penalti bat egin zion nire taldeko bati. Penaltia Iker Hernandez bota zuen, baina porteroak baloia gelditu zuen. Horren ondoren Katalunia asko hazi zen eta denbora guztian gure zelaian zeuden, baina guk ere iristen ginen harriskuarekin beraien areara. Azkenean arbitroak beste bi penalti asmatu zituen eta 4-1 galdu genuen.

Entrenatzailea oso arro gelditu zen gure jokoarekin.

Jokalari gazteak

Bojan: Bartzelonako aurrelaria da. Oso gaztetik dago Bartzelonako lehenengo taldean.

Iker Muniain: Athletiken dagoen jokalari oso gaztea. Lehenengo mailan dagoen gazteena izan zen lehengo urtean. Urte honetan 18 urte dauzka bakarrik.

Canales: Real Madrilek fitxatu du, 18 urtekin. Laister Espainiako hamarra izango da.

Tiago: etorkizunerako oso garrantzitsua izango da Bartzelona eta Espainiarentzat. Etorkizuneko XAVI dela esaten dute ( ez dut uste hainbesteraino iritsiko denik).

Orain jarriko dut ISTORIAKO jokalari hoberena. Futbola gustatzen zaion norbaiti, Zidane esagutzen du SEGURU! Hona hemen futbol jokaldi ederrak!

Orain arte egin ditudan gauzak (inkesta eta Messiren bideoa eta argazkia igo) izan dira wordpress nola doan ikusteko.  Oraindik bideoak eta horrelako gauzak igoko ditut proba gehiago egiteko eta Jose Luisek esaten duenean Informatikako lanak egingo ditut wordpressean.